Olentzero herriko ikasle gazteenekin

Uztarria.eus 2012ko abe. 20a, 19:20

Olentzerok urteko lehen agerraldia egin du Azpeitian. Lanpetuta ibili da ikazkin oparigilea, ikastetxez ikastetxe, goiz eta arratsalde. Goiz partean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean izan da eta arratsaldean Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Herriko ikasle gazteenek harrera beroa egin diote eta Gabon egunerako zita egina dute, orduan itzuliko baita Olentzero Azpeitiko kaleetara eta etxeetara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide