Mari Domingik egin du lehenengo bisita plazara

Uztarria.eus 2012ko abe. 24a, 11:54

Mari Domingi musikariz lagunduta iritsi da plazara.

Mari Domingik 12:00etan egin du bisita plazara. Gero, arratsaldean, itzuliko da Olentzerorekin batera.

Gaur, hilak 24, Olentzerok eta Mari Domingik bisita egingo dute plazara. Lehenengo, goizean, 12:00etan, iritsi da Mari Domingi musikarien laguntzarekin plazara. Han, herriko ikastetxeetako ikasleek-eta gurasoek zenbait kantu abestu dizkiote, eta gutunak ere jaso ditu Mari Domingik.

Gero, arratsaldean, 17:30ean, itzuliko da berriz ere Mari Domingi. Ez da, ordea, bakarrik etorriko herrira, Olentzerorekin ibiliko da-eta kalejiran. Arana kalean hasi, eta Ttuntturroek, Musika Eskolako soinujoleek lagunduta izango dira Alde Zaharrean.

18:00etan, berriz, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria emango diote plazan, eta Itsasiko ikasleek aurreskua egin ostean, Olentzerok hartuko du hitza. Gero, hainbat kantu abestuko dituzte eta Olentzerok gaztainak banatuko ditu bertaratzen direnen artean.

Jaiotza Alde Zaharrean

18:30ean Plaza Txikitik abiatuta, jaiotza ibiliko dute kalez kale. Abestiz alaituko dute giroa Julian Barrenetxea abesbatzako, Parrokiko abesbatzako, Izarraitz Txistulari Taldeko kideek eta hainbat herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide