Kirolari onenen sariak banatuko dituzte zapatuan

Uztarria.eus 2012ko abe. 26a, 11:41

Udaletxeko Areto Nagusian izango da ekitaldia, 12:30ean hasita, eta ekitaldian herriko kirol elkarteek aukeratutako kirolari onenen sariak eta urteko kirolari onenaren saria banatuko dira.

Zapatuan, hilaK 29, herriko kirolari onenen sariak banatuko dituzte udaletxeko areto nagusian, 12:30ean hasita. Ekitaldian herriko kirol elkarteek aukeratutako kirolari onenen sariak eta urteko kirolari onenaren saria banatuko dira.

Hemen elkarteek aukeratutako kirolari onenak:

  • Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Oier Ibarguren
  • Azpeitiko Areto Futbol Taldea: Olatz Yeregi
  • Lagun Artea Eskuderia: Joxe Labaka
  • Azpeitiko Karate Elkartea: Ander Larrañaga
  • Ilunpe Pilota Elkartea: Daniel Murgiondo
  • Ikasberri Kirol Elkartea: Kadete Nesken Futbol Taldea
  • Iraurgi Saskibaloi Taldea: Imanol Zubizarreta
  • Judo Klub Kimura: Irene Jimenez
  • Izarraitz Igeri Elkartea: Pablo Etxeberria
  • Lagun Onak Futbol Taldea: Hodei Tena
  • Xeye Atletismo Elkartea: Egoitz Arruti
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna Elkartea: Xabier Maiz
  • Garmendipe Bolo Elkartea: Andres Calero

Kirol Elkarteetatik kanpoko kirolari onenak:

  • Erremontea: Imanol Larrañaga

Iaz Jesus Zelaiak jaso zuen kirolari onenaren saria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide