Bazkideen batzarra egingo du Uztarriak, bihar

Uztarria.eus 2012ko abe. 26a, 11:49

Bihar, osteguna, Baigera I-eko aretoan izango da, 19:00etan hasita. 2012ko balantzea, 2013rako aurrekontua eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Uztarria Komunikazio Taldeak bihar, osteguna, egingo du urteroko bazkideen batzar nagusia, Baigera I-eko aretoan, 19:00etan hasita.

2012ko balantzea, 2013rako aurrekontua eta etorkizunerako erronkak izango dira hizpide batzarrean.

Hona hemen bileran landuko den gai-zerrenda:

  1. 2012ko ekintzen balantzea

         - Uztarria Komunikazio Taldearen 2012ko laburpena

                            - Uztarria Herri aldizkaria

                            - www.uztarria.com berritua

                            - Uztarriaren produktuak (liburuxka biografikoak)

                            - Urola-Kostako Hitza

         - Eregi: Euskara eta Komunikazio Zerbitzu enpresa

  1. 2012ko balantze ekonomikoa
  2. Etorkizuneko erronkak

         - Liburuxka biografikoak

         - Eskualdeko hedabideen hausnarketa prozesua

  1. 2013ko aurrekontua
  2. Galdera-erantzunak
Uztarriaren bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide