Eta bideo honetan Aitor Mendiluze Joxe Agirrez kantuan. Gaia honako hau zuen: "Semeak Joxe Agirre nora joan den galdetu dizu" (bideoaren audioa ez da oso ona, eta jarraian bertako bertsoak idatzita dituzue).
1.- Berririk latzena danba,
elkarri hitzez esanda,
heldu da Joxeren txanda.
Jaiotzen denak hiltzea zor du
eta zor horrek demanda,
baina hala behar zan da,
Joxe Agirre 'Oranda',
denon memorira joan da.
2.- Plazarik plaza jo ta ke,
Joxek ze sen ta ze arte,
askok kontatu didate.
Beraz nahiz eta gorputzez joan
gure ondotik aparte,
bertsoa bera bitarte,
izango da geure parte,
geuk kantatzen dugun arte.
3.- Beti eztarriaz kexu,
baina gero zenbat mezu,
ta bere hitzetan ze su.
Jon nere hitzei ez ulertuen
keinua egin diezu,
ai harrituta zaude zu,
nola uler dezakezu,
lasai ulertuko dezu.
---
Erniarraitz Bertsozale Elkartea. Sorrera: 2000. / Bailarako bertsozaleek osatzen dute. Helburuak: bertsolaritzari eskolatik hasi eta helduen garaira arte laguntzea. / uztarria.com/komunitatea/erniarraitz / Informazio gehiago
III. Kulturaldiko azken ekitaldia izan zen