Dagoeneko badakigu bosgarren Barakaldo Hiria txapelketari buruzko datu gehiago. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen duen torneoak 18 urtez azpiko Europako selekzio onenetakoak batzen ditu urtero. Europako Txapelketa prestatzeko asmoz etortzen dira gainera guztiak. Aurtengoan, nesken txapelketa antolatzea egokitu da eta dagoeneko badakigu zein selekziok hartuko duten parte: Espainia, Italia, Serbia eta Euskadi. Eta azken honekin txapelketan parte hartzeko aurre-selekzioan Iraurgiko bi neska deitu ditu Jordi Llopis hautatzaileak: Maite Lizarazu eta Itsaso Astigarraga.
Txapelketa interesgarri honetan, Espainia, gaur egungo Munduko azpi-txapelduna dena ikusi ahal izango da, baina Italiako selekzioa ere ez zaio atzean gelditzen, orain bi urte Europako azpi-txapeldun amaitu baitzuen. Eta zer esan Serbiari buruz, balkanikoak Europan punta-puntan ibiltzen dira beti. Euskadik, beraz, aurkari zailak izango ditu, baina maila horretan lehia dezakeela erakutsi nahiko du eta horregatik hainbat entrenamendu prestatu ditu egunotan. Abenduaren elkartu ziren neskak Eibarren eta joan den igandean ere entrenamendu bikoitza burutu zuten Eibarko Unibertsitate Laboralean.
Barakaldo Hiria txapelketaren ordutegia honako hau da:
Larunbata, abenduak 29:
- 17:30: Espainia-Serbia
- 19:30: Euskadi-Italia
Igandea, abenduak 30:
- 10:30: Hirugarren eta laugarren postua
- 12:30: Finala