Labaka, Euskal Selekziora

Uztarria.eus 2012ko abe. 27a, 09:30

Aurtenetxe min hartuta dago, eta azpeitiarra sartu dute deialdian. Larunbatean izango da Euskal Selekzioa-Bolivia lagunarteko partida, Donostian.

Euskal Selekzioko deialdiak aldaketa bat izan du larunbateko partidarako, eta Mikel Labakak ordezkatuko du Jon Aurtenetxe. Athleticeko atzelariak min du orkatilan, eta ezinezkoa zaio garaiz sendatzea.

Labaka iaz ere ordezko gisa sartu zen deialdian, eta gol bat egin zuen.

Donostian izango da Euskal Selekzioa-Bolivia lagunarteko partida (Anoeta, 20:00).

Euskal Selekzioaren deialdia
 
Atezainak: Iraizoz (Atlhletic) eta Zubikarai (Reala).
 
Atzelariak: Iraola eta Amorebieta (Athletic), Carlos Martinez, Mikel Gonzalez eta Iñigo Martinez (Reala), Oier (Osasuna), Labaka (Rayo) Balentziaga (Valladolid).
 
Erdilariak: Xabi Alonso (Real Madril), Beñat (Betis), Susaeta eta Ibai Gomez (Athletic), Prieto eta Illarramendi (Reala), Mikel Rico (Granada), Barkero (Levante).
 
Aurrelariak: Toquero eta Aduriz (Athletic), Agirretxe (Reala), Sola (Osasuna).
 
Xabier Azkargorta azpeitiarra da Boliviako hautatzailea. Berria-ko elkarrizketa.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide