Atzo, abenduak 26, hasi ziren eta bihar, ostirala, bukatuko dira Udaleko Gazteria Sailak Gabonetarako antolatutako ekimenak. Bost eta hamaika urte bitarteko 124 haur ari dira parte hartzen udalekuetan, eta DBH 1etik lehenengo Batxilergora bitarteko beste hainbat ere bai.
Gaztetxoenek, HH5 eta LH2 bitartekoek, gaur kulturak ezagutzeko hainbat jolas egingo dituzte goiz partean. LH3 eta LH6 tarteko haurrek, berriz, mendi buelta egingo dute. DBH eta batxilergoko gazteek atzo Donostiako Txuri Urdinera egin zuten txangoa, eta 48 gaztek hartu zuten parte. Gaur, aldiz, Bilboko PIN (Gabonetako parkea) 26 lagun joan dira. Adin tarte horretako gazteek, ekintza bakoitzerako eman behar dute izena.
Gazteria Sailekoek adierazi dutenez, "oso gustura" daude parte hartzearekin.