Bertan Merkatari Elkarteak 2.000 euro banatuko ditu Gabonetan elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean, eta dagoeneko eman dituzte lehenengo sariak. Abenduaren 22an egindako zozketan 500 euroko saria jaso du Maria Jesus Amenabarrek, 200 eurokoa Jose Mari Suduperek eta 100 eurokoa Jabier Artolak. Hurrengo zozketa zapatuan, hilak 29, egingo dute, eta urtarrilaren 5ean bestea.