Asteburu honetan eta datorrenean El Hobbit filma izango da ikusgai Soreasu antzokian. Zazpi emanaldi izango dira guztira, zapatu honetan hasita. Bihar, larunbata, 18:30ean eta 22:15ean emango dute El Hobbit. Igandean, hilak 30, berriz, 16:00etan eta 19:30ean. Gero, urtarrilaren 1ean, asteartean, izango da berriro ikusgai, 19:30etik aurrera.
Hurrengo asteburuan ere ikusi ahal izango da El Hobbit. Urtarrilaren 6an eta 7an, igandean eta astelehenean, 19:30ean eta 21:30ean hurrenez hurren.