Oñatz bideko edateko uren araztegian arazoak dituzte. Nuarbeko Ibai Eder urtegiko ura edangarri bihurtzeko beharrezkoa den tratamendua han ematen diote, baina isuri bat medio, ura kutsatu egin da. Gipuzkoako Urak enpresak Uztarriari jakitera eman dionez, "gutxienez eguerditik gauerdira bitartean iturriko ura ez edatea gomendatzen dute, beherakoa eta gorakoa eragin ditzakelako". Norbere garbitasunerako ere ura gaur ez erabiltzea gomendatu dute, PH Hidrokarbonikosulfuriko altua duela-eta.
Sortutako eragozpenak eta endredoak tarteko, Udalak herriko zenbait puntutan Insalus botilak banatzeko postuak jarri ditu. Postuak ondorengo tokietan jarri dituzte: Sanjuandegin, Jose Antonio Agirre plazan; anbulatorio aurrean eta udaletxeko arkupetan. Familiako litro eta erdiko sei ur botila banatuko dituzte.
Urak behar bezalako tratamendua jasotzean, Udalak jakitera emango du bando bidez. Udalak, "gertaera ahoz aho zabaltzeko deia egin du".