Joxe Labaka auto-gidariak jaso du 2012ko Azpeitiko Urteko Kirolariaren saria. Urtero legez, Azpeitiko Udalak urtean zehar beren jardunean era batean edo bestean nabarmendu diren kirolarien lana eta emaitzak saritu ditu, eta Euskadiko Rallysprint Txapelketaren azken bi edizioak (2011koa eta 2012koa) irabazi dituen pilotuarentzat izan da sari nagusia. Labakak 34 urte daramatza auto-lasterketetan.
Sari-banaketa ekitaldia gaur, zapatua, eguerdian egin dute udaletxeko Areto Nagusian. Urteko Kirolariaren izendapenaz gain, 2012ko kirol-bolondresaren saria ere banatu dute, eta aitortza hori Kandio Mitxelenarentzat izan da, Izarraitz Igeri Elkartean urte luzez egindako lanari zor.
Herriko kirol elkarteek izendatutako kirolariek edota haien ordezkariek ere jaso dituzte beren oroigarriak. Horiek aurrez izendatuta zeuden. Hona hemenn saritu guztien zerrenda:
- Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Oier Ibarguren
- Azpeitiko Areto Futbol Taldea: Olatz Yeregi
- Lagun Artea Eskuderia: Joxe Labaka
- Azpeitiko Karate Elkartea: Ander Larrañaga
- Ilunpe Pilota Elkartea: Daniel Murgiondo
- Ikasberri Kirol Elkartea: Kadete Nesken Futbol Taldea
- Iraurgi Saskibaloi Taldea: Imanol Zubizarreta
- Judo Klub Kimura: Irene Jimenez
- Izarraitz Igeri Elkartea: Pablo Etxeberria
- Lagun Onak Futbol Taldea: Hodei Tena
- Xeye Atletismo Elkartea: Egoitz Arruti
- Lagun Onak Mendi Bazkuna Elkartea: Xabier Maiz
- Garmendipe Bolo Elkartea: Andres Calero
Kirol Elkarteetatik kanpoko kirolari onenak:
- Erremontea: Imanol Larrañaga