731 lagunek esan diote agur 2012. urteari gaur, astelehena, San Silbestre lasterketa nagusian. Ehunka gizon eta emakumek hartu dute parte ohikoa bilakatu den proban, eta Yerai Varela eta Nerea Etxeberria nagusitu dira helduen proban. Gizonezkoetan bigarren Pedro Muñoz izan da, eta Idoia Ezeiza emakumeetan. Hirugarrenak Xabier Lasa eta Maider Korta izan dira.
Gainontzeko mailetan ere partaide asko izan da aurten, 10:30ean hasita. 13:00ak aldean bukatu da lasterketa nagusia eta sari banaketarekin eman diote bukaera atletismo festari.
Sailkapen osoa lotura honetan: http://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=652