Bertan Merkatari Elkarteak 2.000 euro banatuko ditu Gabonetan elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean, eta dagoeneko eman dituzte bigarren sariak ere (lehenengoak hilaren 22an banatu zituen). 200 euroko bi sari banatu zituzten, eta Nikolas Arrietak eta Garbiñe Otañok eskuratu zituzten. 100 euroko saria, berriz, Kontxi Gallegok jaso zuen. Hirugarren eta azken zozketa urtarrilaren 5ean izango da