Izarraitz gaztandegiak bi sari jaso ditu Munduko Gazta Txapelketan

Uztarria.eus 2013ko urt. 2a, 13:33

Urrezko bat eta brontzezko beste bat jaso zituen Izarraitz gaztaindegiak, munduko txapelketan. 

Idiazabalgo Jatorrizko Izendapendun 26 gaztandegik nazioarteko hainbat sari jaso dituzte aurten, eta joan den asteazkenean omendu zituzten guztiak, Gabonetako Ordiziako Azokan. Sariketa garrantzitsuenean, Munduko Gazta Txapelketan (Internacional Cheese Awards), 22 gaztandegik 27 garaikur jaso zituzte, eta guztira 2.781 gazte aurkeztu ziren txapelketara. 27 sari horietatik bi, urrezko bat eta brontzezkoa bestea, Azpeitiko Izarraitz kooperatibak jaso ditu.

Amaia Errasti da Izarraitz kooperatibako arduraduna, eta hainbat sari jaso ditu ardi gaztari esker.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide