Reala irabazle Gabonetako Iraurgi Cup-en

Uztarria.eus 2013ko urt. 2a, 17:52

Realaren ordezkariek irabazi dute 2012ko Gabonetako Iraurgi Cup, bigarren urteko alebin mailako taldeentzako futbol txapelketa. Joan den zapatuan eta igandean jokatu zen txapelketa Azpeitian eta Zestoan eta, igande arratsaldean Garmendipen jokatutako finalean, 4-1 hartu zuten menpean Realekoek Ariznabarra taldea. Guztira 35 talde lehiatu ziren txapelketan. Logroño taldeko Alvaro Gonzalezi eman zioten txapelketako jokalari onenaren saria, eta Barakaldoko Mikel Ortegari, berriz, atezain onenarena.

Behean, finalean eta sari banaketa ekitaldian ateratako argazkiak (Iraurgi Cup).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide