Corrugadoseko langileen erabakia "urrats garrantzitsua" dela esan du Udal Gobernuak

Uztarria.eus 2013ko urt. 3a, 11:53

Corrugados Azpeitia enpresako langileek greba bertan behera utziko dutela-eta, Udal Gobernuak "aurrera begira urrats garrantzitsu gisa baloratu eta, langileek beharrezko negoziazioa abian jartzeko izandako jarrera txalotu du".

Atzo, urtarrilak 2, jakinarazi zuten greba uztearen inguruko erabakia ELA eta LABeko enpresa batzordeko kideek, eta Azpeitiko Udal Gobernuak "urrats honi modu egokian erantzuteko eskatu nahi dio enpresaren etorkizunean erabakitzeko ahalbidea dutenei, arduraz jokatzeko eskaera garbia eginez". Gobernukoen ustez, "langileen eta enpresen arteko negoziazioak erreala izan behar du, etorkizuna bermatu ahal izateko. Horregatik, eskatzen diogu Gallardo Taldeari arduraz jokatzeko, lanpostuen eta enpresaren etorkizunaren aldeko eginez".

Azpeitiko Udalak adierazi du, "egoera ekonomiko larria pairatzen ari diren herriko enpresa eta langile guztientzat zabalik daudela udaletxeko ateak, eta Udalak dituen neurri eta baliabideen araberako laguntza eskainiko zaiela".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide