Azken txanpan da Gabonetako haur parkea

Uztarria.eus 2013ko urt. 3a, 12:54

Hainbat puzgarri eta jolasez gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

Gaur, osteguna, eta bihar zabalik izango da, 16:00etatik 20:00etara, Izarraitz pilotalekuan. Sarrera bi euro ordaindu behar da. 

Gabonak bukatzen ari diren gisan, haurrentzako parkea ere azken txanpara iritsi da. Bihar, ostirala, izango da zabalduko duten azken eguna, baina gaur, osteguna, ere jolastokia irekita izango da, haur eta gaztetxoen gozamenerako. 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta sarrera bi euro ordaindu behar da. 

Abenduaren 26az geroztik dago haur parkea Izarraitz pilotalekuan, Udalak eta Bertan merkatarien elkartean elkarlanean antolatzen duten ekimena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide