Erakusleiho onenak, sarituta

Uztarria.eus 2013ko urt. 3a, 14:36

Hainbat urteren ostean, erakusleiho lehiaketa berreskuratu dute Bertan Merkatari Elkarteak eta Udalak elkarlanean. Herriko 35 dendak hartu dute parte lehiaketan, eta hiru izan dira sarituak. Lehenengo saria eta, beraz, 600 euro irabazi ditu Pipes haurrentzako arropa dendak. Bigarren saria, 400 eurokoa, Ukabi informatika dendak eskuratu du. Hirugarren erakusleiho onena Deco-ramic dendakoa izan da, eta 200 euroko diru-saria irabazi dute. Iñaki Portilla Udaleko Merkataritza eta Industria Saileko batzordeburuak eman die saria irabazleei.

Bost adituk osatu dute epaimahaia, eta erabakia hartzeko erabili dituzten irizpideak "originaltasuna, landua eta norberak egindako izatea zein materialak" izan dira. Iñaki Portillak azaldu duenez, "orokorrean, oso maila ona agertu dute merkatariek eta erabakia ez dela erraza izan badakigu. Partaidetza maila altua izan da eta Udalak herriko saltoki eta dendak zoriondu nahi ditu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide