Ate irekiak izango dira gaur Bista Eder zentroan

Uztarria.eus 2013ko urt. 4a, 11:30

Gaur, ostirala, 18:15etik 19:30ak bitartean ate irekien jardunaldia izango da Bista Eder Eguneko Zentroan. Azken egunotan hainbat ekimen egin dute bertan.

Joan den hilean eta honetan ekitaldi desberdinak egiten ari dira Azpeitiko Bista Eder Eguneko Zentroan. Gaurko, ostirala, ate irekien jardunaldia antolatu dute 18:15etik 19:30ak bitartean. Hala, nahi duten herritar guztiek bertan dituzten azpiegiturak eta egunero egiten dituzten lan eta ekitaldien berri izateko aukera izango dute.

Azken egunotan, gitarra festa, trikitixa eguna, sebillana dantzen eta sabel dantzen erakustaldiak eta Gabonetako meza berezia izan dituzte, besteak beste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide