Erregeen zain

Uztarria.eus 2013ko urt. 4a, 19:41

Errege magoen zapatuko etorraldirako dena prest da jada. Gaur, ostirala, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren pajeak plazan izan dira, eta haiei gutunak eman edota besterik gabe haiek emandako gozokiak jasotzera joan diren umeek eta laguntzaileek ilara luzea osatu dute plazaren bueltan. Bihar, zapatua, erregeak 17:30ean trenez helduko dira museora, eta 19:00etan hasiko da kabalkada, igerileku aurretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide