Jabetzeari buruzko hitzaldiak hasiko dira astelehenean, Baigera I-eko aretoan

Uztarria.eus 2013ko urt. 7a, 11:46

Zergatik beldurtzen gaitu zahartzeak gai hartuta izango da saioa, elebitan, eta 16:00etan hasiko da gaur, astelehena.

Baigera Erretiratuen Elkarteak hil honetarako eta datorrenerako jabetzeari buruzko hitzaldiak eta tailerrak antolatu ditu adineko pertsonentzako. Hitzaldi saioetan aurrena gaur, astelehena, izango da, 16:00etan, Baigera I-eko hitzaldi aretoan. Zergatik beldurtzen gaitu zahartzeak gai hartuta izango da saioa, elebitan. Hizlari, Beatriz Irasuegi psikopedagogoa ariko da. Hurrengo bi hitzaldiak, berriz, urtarrilaren 14an eta 31n izango dira.

Otsailerako elikadura energetikoari buruzko tailerra antolatu dute, eta Silviana Huegun dietistarekin izango da. Tailerrean parte hartzeko aurrez Baigeran eman behar da izena, eta parte hartzaile bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide