Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2013ko urt. 8a, 11:39

Gaur, asteartea, egingo dute udalbatzarra 19:30ean hasita, eta hainbat gai landuko dituzte. Besteak beste, 2012ko aurrekontuaren luzapenaz jardungo dute.

Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian.

Ondorengoez arituko dira gaurko udalbatzarrean:

1.- Udalbatza Osoak 2012ko azaroaren 6an eta abenduaren 4an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren batzorde berriemaileak onartzeari dagokion aldaketa.

3.- Nuarbe 15eko eraikuntzako etxebizitza eta garajeak alokatzeko espedientea: zozketa ondoren hutsik geratu direnak zuzenean alokatzeko akordioa, deialdiaren baldintzak betez gero.

4.- Azpeitiko Udalak eta Instituto Catequista Dolores Sopeña kongregazioak 2003. urtean egindako salerosketaren luzapen eskaera.

5.- Alkatetzak 2012ko maiatzean eta ekainean emandako ebazpenen berri ematea.

6.- 2012ko aurrekontua luzatu dela kontu ematea.

7.- Bildu taldeak aurkeztuta, HERRIRA mugimenduaren mozioa.

8.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide