Lagun Onakeko Hirugarren mailako taldeak azken hiru partidak garaipenik lortu gabe daramatza. Urtea ez dute ondo hasi Asier Olaizolaren mutilek, izan ere, joan den zapatuan Arenasen kontra neurtu zituzten indarrak Garmendipen, eta 0 eta 2 nagusitu zen Bizkaiko taldea.
Datorren asteburuan ere etxean jokatuko du Lagun Onakek, Laudioren (sailkapenean aurrena da) kontra. Azpeitiko taldea, momentuz, sailkapenean hamabigarrena da, 22 punturekin. Sei puntura ditu jaitsiera postuak, eta asteburuan partida irabazteak lasaitasuna emango dio Olaizolak zuzentzen duen taldeari.