Urtarrilaren 31n bukatuko da kirol elkarteen diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2013ko urt. 9a, 11:15

Laguntzak urte naturalari lotutako kirol modalitateentzako dira, eta 2012. denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

 

Herriko kirol elkarteek urtarrilaren 31a, osteguna, baino lehen eskatu beharko dituzte urte naturalari lotutako kirol modalitateen 2013. urterako diru laguntzak. 

Eskaerak, Udal Harrera Erregistroan egin behar dira eta aurkeztu beharreko dokumentazioak 2012. urtean oinarritutakoa izan beharko du. Informazio gehiago behar izanez gero, Udalera deitu (943 15 00 95) edo kirolak@azpeitia.net helbidera idatzi behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide