Santa Barbaratik Irimora ibilaldia antolatu du Lagun Onakek, iganderako

Uztarria.eus 2013ko urt. 9a, 11:22

Ibilaldia egin nahi dutenek bihar, osteguna, izango dute izena emateko azken eguna. Igandean, hilak 13, izango da egun erdiko irteera.

2012a Aizkorrin bukatu eta 2013a Erlon hasi ostean, Santa Barbaratik Irimora ibilaldia egingo dute hilaren 13an, igandea, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Egun erdiko ibilaldia izango da, eta 08:30ean abiatuko da autobusa plazatik. Behin autobusean sartuta, Urretxuko Santa Barbara auzora joango dira, eta handik Irimo aldera egingo dute ibilaldia. 12:30ean Erleen Museoa ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta museoa ikusi ostean itzuliko dira herrira. Lagun Onakekoek azaldu dutenez, "eguraldiaren arabera ibilaldia aldatu egin daiteke".

Bihar, osteguna, izango da izena emateko azken eguna. Mendi bazkunaren tabernan edo webgunean egin daiteke inskripzioa. Bazkideek bi euro eta gainontzekoek lau euro ordaindu beharko dute.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide