'Las Sesiones' eta 'Campanilla' filmak izango dira ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2013ko urt. 10a, 10:27

Zapatutik astelehenera bitartean bost emanaldi izango dira Soreasu antzokian.

Iristear den asteburuan Las Sesiones eta Campanilla filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Zapatutik astelehenera bitartean bost emanaldi izango dira. Zapatuan, hilak 12, Las Sesiones filma ikusi ahal izango da 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, berriz, 16:30ean hasita, Campanilla: el secreto de las hadas filma eta 19:30ean Las Sesiones emango dituzte. Astelehenean izango da azken emanaldia, eta Las Sesiones pelikula izango da ikusgai.

Las Sesiones filma 16 urtetik gorako ikusleei dago zuzenduta. Campanilla: el secreto de las hadas, aldiz, adin guztietako ikusleentzako da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide