Martxoaren 3an izango da V. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala

Uztarria.eus 2013ko urt. 10a, 11:16

Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Koparako puntuagarria da Xoxoteko proba. Astelehenetik, hilak 14, aurrera eman ahal izango da probarako izena www.kirolprobak.com webgunean.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu duen, Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Koparako puntuagarria den Xoxoteko V. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala martxoaren 3an izango da. Datorren astelehenean, hilak 14, irekiko dute izen-emate epea eta www.kirolprobak.com webgunean egin ahal izango da inskripzioa.

Probaren inguruko informazio gehiagorako egin klik hemen eta iazko lasterketako argazkiak ikusteko, berriz, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide