Hemen hobariak %40an jartzeko eskatuz AZZ-k Udal Gobernuari bidalitako eskutitza osorik:
"Azpeitia Zero Zaborrek, Udal Gobernuari,
auzokonposta gure herrian ezartzera doan honetan, Azpeitia Zero Zabor-eko taldekideok ekimenaren inguruko balorazio positiboa egin dugu, batetik zero zabor filosofiarekin bat egiten duelako eta bestetik herritarren artean oso harrera ona izan duelako.
Herritarren eta administrazio desberdinen arteko elkarlan egokiaren eredu dela uste dugu, herritarren konpromisoaren eta erakundeen gaitasuna uztartuz lortua.
Ekimen honetan parte hartuko duten herritarrek, hondakin organikoen kudeaketa beraien kabuz burutuko dute, eta ondorioz, bilketa sisteman legokiokeen kostua ezabatuko dute. Kontuan izan behar dugu hondakin organikoek etxebizitza batean sorturiko hondakin guztien %40-a osatzen dutela.
Bidezko deritzogu beraz, ekimen honetan parte hartuko duten herritarrek jasotzen duten hobaria burutzen duten lanarekiko (edo sortzen ez duten kostuarekiko) proportzionala izatea.
Ondorioz, AZZ-tik Udal Gobernuari dei egin nahi diogu hobari hau %40-koa izan dadin, egungo %25 izan ordez.
Gure eskaria kontutan izango duzuelakoan,
Azpeitia Zero Zabor"