Juan Vaello hezitzailearen hitzaldia izango da datorren asteazkenean, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2013ko urt. 10a, 13:21

Urola Ikastolako kideak, Alberto Izagirre, Mikel Alberdi, Rafa Stxez Muxika eta Pili Agirre, ikastolaren atarian.

Hilaren 16an, asteazkena, izango da, 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Urola Ikastolak antolatu du solasaldia, eta "batez ere, bailarako gurasoei zuzendutako hitzaldia" dela adierazi dute.

Urola Ikastolak antolatuta, Joan Vaello Alacanteko hezitzaile eta idazleak hitzaldia eskainiko du hilaren 16an, asteazkena, Sanagustin kulturgunean, 18:30ean hasita. Hitzaldia irekia izango da eta "bailarako gurasoei, batez ere, Azpeitia, Azkoitia, Zestoa eta Errezilgoei zuzenduta dago", azaldu dute Urola Ikastolako kideek. Dena den, interesa duen oro gonbidatu dute solasaldian parte hartzera.

Hitzaldia Nola eman klasea nahi ez dutenei izenburupean eskainiko du Vaellok, eta Urola Ikastolakoek adierazi dutenez, "argi geratzen da funtsezkoena ez dela edukiak helaraztea, gogoa transmititzea baizik, eta garrantzitsua da jarrera positiboa bultzatzea".

Hainbat liburu argitaratu ditu Vaellok. Besteak beste, Claves para gestionar conflictos escolares. Un sistema dique (Horsori, 2012), Cómo dar clase a los que no quieren (Graó, 2011), El profesor emocionalmente competente (Graó, 2009), Las habilidades sociales en el aula (Santillana, 2005), Resolución de conflictos en el aula (Santillana, 2003). 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide