Labakak zapatuko manifestazioa babesteak hautsak harrotu ditu

Urola Kostako Hitza 2013ko urt. 10a, 15:22

Atzo, asteazkena, jakinarazi zuen Herrira mugimenduak Labakak manifestazioari atxikimendua eman ziola. Rayo Vallecano taldean dabil azpeitiarra eta haren erabakiak hautsak harrotu ditu Espainia aldean.

Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) futbol jokalariak zapatuan, urtarrilak 12, Bilbon egingo den euskal presoen aldeko manifestazioari bere atxikimendua eman dio. Hala jakinarazi zuen atzo, asteazkena, Herrira mugimenduak. 

Rayo Vallecano taldean dabil azpeitiarra 2011-2012 denboraldiaz geroztik, eta haren erabakiak hautsak harrotu ditu Espainia aldean. ABC eta Libertad Digital hedabideek, esaterako, Labakaren atxikimenduaren berri eman dute: "Defensa proetarra, reincidente" irakur daiteke ABC-n (ETAren aldeko atzelaria, beste behin).

Sare sozialetan ere eman du zer esanik, Twitterren esaterako. Batzuek irainekin eta mehatxuekin hartu dute jokalariaren erabakia. Adierazpen askatasunaren alde ere azaldu dira beste batzuk, eta martxan da #AupaLabaka hashtag-a.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide