Gaur hasiko da sagardo denboraldia Añotan

Uztarria.eus 2013ko urt. 11a, 12:56

20:30ean hasiko da kupelen irekiera ekitaldia. Afalostean, bertsolariak eta Kupela taldearen emanaldia izango dira. Azpeitiatik eta Azkoitiatik autobusa egongo da Añotara joateko.

Gaur, ostirala, hasiko da Azpeitiko txotx denboraldia Añotan. 20:30ean hasiko da kupelen irekiera ekitaldia, eta bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute sagardotegia. Afalostean Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Xebastian Lizaso ariko dira bertsotan, eta Kupela taldearen emanaldia izango da gero.

Autobus zerbitzua ere jarri dute Añotara joateko; Azkoitian liburutegi aurretik aterako da autobusa, 20:15ean, eta Azpeitiko anbulatorio aurretik 20:25ean abiatuko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide