Uda arteko erakusketa egitaraua beteta dago Betharram aretoan

Uztarria.eus 2013ko urt. 11a, 13:15

Juan Mari Olaizola margolan bat egiten.

Bihartik, zapatua, hilaren 27ra bitartean Juan Mari Olaizola azpeitiarraren margolanak egongo dira ikusgai.

Bihar, zapatua, erakusketa berria irekiko dute Betharrameko erakus aretoan: Juan Mari Olaizola azpeitiarraren margoak egongo dira ikusgai hilaren 27ra bitartean. Erakusketa aretoko egitaraua uda bitartean beteta dago, hala azaldu du Udalak, "hil honetatik uda bitartean erakusketa desberdinak jasoko ditu aretoak: eskulturak, pinturak, argazkiak eta marrazkiak erakusgai jarriko dira bertan". Arte espresio anitz jarriko dituzte bertan erakusgai, herriko zein inguruetako artistek egindakoak denak ere.
 
Betharrameko aretoa joan den uztailean eraberritu zuen Azpeitiko Udalak. Aretoa handitzeaz gainera, bertako hormak txukundu eta argiztapen berria jarri zuten bertan. Ordutik, hainbat erakusketa ere antolatu dituzten bertan: argazkiena, esku lanena eta jaiotzena, besteak beste.

Aurreneko erakusketa

Bihar bertan irekiko du Juan Mari Olaizolak Betharramen berak egindako margolanen erakusketa. Bere lanak jendaurrean aurreneko aldiz jarriko ditu.
 
Artetik artera izenburu duen pintura erakusketa muntatu du azpeitiarrak, eta 40 bat margolan eskegi ditu aretoko hormetan. Bihar ireki etaurtarrilaren 27ra bitartean egongo da zabalik. Astegunetan arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, berriz, goizez 12:00etatik 14:00etara artean eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide