Amazoniaren aldeko kontzertua egingo dute zapatuan parrokian

Uztarria.eus 2013ko urt. 11a, 18:13

Juan Luis Anasagasti tenoreak eta Akari Kamitaka piano-jotzaileak euskal abesti tradizionalak, opera eta zartzuela doinu ezagunak eta italiar musika eskainiko dituzte, 19:15ean hasita.

SOS Amazonia goiburuarekin, Amazonas ibaiaren arroako herri indigenei laguntzea helburu duen ekimena da bihar, zapatua, Soreasuko San Sebastian parrokian emango duten kontzertua.

Juan Luis Anasagasti tenore bilbotarra eta Bilbon bizi den Akari Kamitaka piano-jotzaile japoniarrak emango dute kontzertua, 19:15ean hasita. Bertan, euskal kantu tradizionalak (Iru damatxo, Aurtxoa seaskan, Boga boga...), euskal egileen opera eta zartzuela pasarteak (El caserio, La tabernera del puerto, Mendi mendiyan) eta italiar musika (O sole mio, Santa Lucia, Funiculi funicula, Torna a Sorrento...) entzuteko aukera izango da.

Amazoniaren aldeko kontzertua aurreko urteetan ere egin izan dute parrokian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide