Emakumeek korrika egiteko ekimenaren goizeko talderako astebete luzatu dute izen-ematea

Uztarria.eus 2013ko urt. 11a, 19:55

Zuk ere ahal duzu! Etorri lasterka egitera-ren zazpigarren edizioa asteartean, urtarrilak 15, hasiko da arratsaldeko taldearentzat, aurreikusi bezala. Baina goizekoan ez dago momentuz saioak hasteko haina jende eta datorren asterako izendatuta zeuden saioak ez dituzte egingo.

Udalak antolatutako Zuk ere ahal duzu! Etorri lasterka egitera ekimena, herriko 16 urtetik gorako emakumezkoak korrika egitera bultzatzeko asmoarekin sortua, zazpigarren urtez martxan jartzekoa zen astelehenean, hilaren 14an, goizeko taldearen aurreneko saioarekin. Saio hori, baina, ez dute egingo, goizeko taldeak momentuz ez duelako lortu gutxieneko partaide kopurua. Horrenbestez, aurreikusitako bi taldeetatik bakarra, arratsaldekoa, izango da lehen saioa 15ean, asteartea, egingo duena.

Arratsaldeko talderako izen-emateak oso emaitza ona izan du: 18 emakumek hartuko dute parte arratsaldeko saioetan. Goizerako, ordea, ez da momentuz taldea osatzeko hainako kopururik lortu. Horregatik, Udaleko Kirol Sailak goizeko talderako izen-ematea hilaren 17a arte lutzatzea erabaki du. Bigarren epe horren barruan taldea martxan jartzeko behar den jenderik elkartu ezean, goizez aurreikusitako saioak ez lituzkete egingo.

Izena eman nahi dutenek udal Kirol sailaren 943150095 telefonora deitu edota kirolak@azpeitia.net e-postara idatzi behar dute, urtarrilaren 17rako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide