Autoestimuaren inguruko hitzaldia izango da gaur, Baigeran

Uztarria.eus 2013ko urt. 14a, 11:26

Baigera I-en izango da, 16:00etan hasita, eta Beatriz Irasuegi izango da hizlaria. Euskaraz eta gazteleraz eskainiko du hitzaldia, eta 55 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta.

Gaur, astelehena, autoestimuaren inguruko hitzaldia izango da Baigera I-en, 16:00etan hasita, Baigera Erretiratuen Elkarteak antolatutako Jabetze eskolaren baitan. Tu autoestima no tiene edad izenburupean eskainiko du hitzaldia Beatriz Irasuegik, gazteleraz eta euskaraz, eta 55 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide