Korporaziorako mazolari bat behar du Udalak

Uztarria.eus 2013ko urt. 14a, 11:35

18 urtetik gorako herritarrentzako egin du deialdia Udalak, eta interesa dutenek Udal Kultura Sailera, 943 15 70 68 zenbakira, deitu beharko dute egunotan.

Udalak jakinarazi duenez, festetan Udal Korporazioarekin irteten den mazolari taldea osatzeko pertsona bat behar da. Horregatik, Azpeitiko Udalak dei egiten die 18 urtetik gorako herritarrei parte hartzera animatu daitezen. Interesatuek Udal Kultura Sailera (943 15 70 68) deitu behar dute egunotan, 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide