63 taldek hartu zuten parte Iraurgiren 3x3 txapelketan

Alebin txapeldunak Antonio Pantinekin batera.

Urtero bezala, alebin eta benjamin mailako neska-mutilak batu zituen hirugarren edizioak.

iraurgisb.com. Hirugarren urtez, Gabonetako egunak aprobetxatu ditu IraurgiSBk txikienekin saskibaloi txapelketa antolatzeko eta beste urtebetez, arrakasta izugarriarekin gainera. Izan ere, 63 taldek hartu dute parte alebin eta benjamin mailako 3x3 txapelketan. Guztira 36 mutil talde, 15 alebinetan eta 21 benjaminetan, eta 27 neska talde, 14 alebin eta 13 benjamin. Betherreta bete egin zen beraz,saskibaloian jokatu nahi zuten neska-mutilez. 

12 minutuko 108 neurketa jokatu ziren guztira giro oso onean. 8 kantxa ezberdinetan banaturik, zuten guztia eman zuten txikienek goizean goiz hasita eta irabazleek gainera sorpresa ederra izan zuten lehen taldeko jokalariak agertu zirenean garaikurra banatzera. Datorren urtean berriz eta gehiago!!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide