Hasi da sagardo denboraldia Azpeitian

Uztarria.eus 2013ko urt. 14a, 10:13

Ostiralean eman zioten hasiera 2013ko txotx denboraldiari Añota sagardotegian. 300 bat lagun bertaratu ziren, eta Arritxu Iribar Euskadi Irratiko kirol kazetaria arduratu zen denboraldiari hasiera emateaz. Iribarrez gain, irekiera ekitaldian parte hartu zuten Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso bertsolariek. Afaria egin zuten irekiera ekitaldiaren ostean, eta Kupela taldearen emanaldia izan zen afalostean.

Honako bertsoa kantatu zuen Lizasok txotxaren irekiera ekitaldian: "Hainbat denboran gordea zena/ kupelaren barrenean/ zein ederra den basotik bueltan/ ahora datorrenean./ Hainbeste lagun bildu geranez/ lehen txotxan egunean/ goza dezagun edaten eta/ gozatu ondorenean".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide