Ohi baino talde gehiago izango dira sansebastianetako banderaren jaitsieran

Uztarria.eus 2013ko urt. 14a, 13:44

Iazko banderaren jaitsieran sei taldek hartu zuten parte.

Urtero, txandakatuz, sei taldek hartzen dute parte ekimenean, eta aurten horiez gain beste talde bat, behintzat, izango da: Alkartasuna. Gastadoreen taldeak parte hartuko duen ala ez, gaur jakinaraziko du, eta  Herrira, Arrantzaleak, Gure Ametsa, Ardozaleak, Mendizaleak eta Barratsu dira zerrendaren arabera, banderaren jaitsieran parte hartzea dagokien taldeak.

San Sebastian eguneko banderaren jaitsieran ohi baino talde gehiagok hartuko dute parte aurtengoan. Urtero, txandakatuz, sei taldek hartzen dute parte ekimenean, eta aurten horiez gain beste talde bat, behintzat, izango da.

Herrira, Arrantzaleak, Gure Ametsa, Ardozaleak, Mendizaleak eta Barratsu dira zerrendaren arabera, banderaren jaitsieran parte hartzea dagokien taldeak. Aurten, ordea, Alkartasunak ere hartuko du parte, eta Mikel Ibarzabal Festetako batzordeburuak adierazi duenez, "gaur iluntzean ziurtatuko dugu Gastadoreen taldeak irtengo duen ala ez". 

San Sebastian egunean, 22:45ean aterako da zazpi edo zortzi (erabakitzen dutenaren arabera) taldeek osatutako danborrada Sanajuandegitik. Gero, Alde Zaharrean ohiko ibilbidea egin, eta 00:00etan plazan abesti batzuk jota emango diote bukaera festari. Dena den, astelehena, hilaren 21a, jai eguna da Azpeitian, eta egun horretarako danborradarik ez, baina hainbat ekimen antolatu dituzte.

2006an, Azpeitiko danborradak 50 urte bete zituela-eta, helduen danborradako talde guztiek hartu zuten parte festei bukaera emateko ekitaldian.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide