Urtarrileko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko urt. 14a, 19:02

Joan den astean banatu zen etxez etxe paperezkoa, eta gaurtik aurrera PDF formatuan irakurgai dago hemen.

Uztarria herri aldizkariaren 146. zenbakia, 2013ko urtarrilekoa, webgune honetan irakur daiteke dagoeneko. Joan den astean, 7tan hasi zen paperezko edizioaren etxez etxeko banaketa. Gaurtik aurrera, berriz, PDF formatuan irakurgai dago hemen.

Uztarria aldizkariaren azken zenbaki horretan, minbiziaren gainekoa da erreportaje nagusia, Ana Mendizabalen, Juan Mari Olaizolaren eta Olaia Mendizabalen testigantzekin osatua. Harrera elkartea eta Kultur Mahaiaren etorkizuneko erronken gaineko erreportajeak eta Joseba Iriondo kazetariaren 'bestaldeko' kontuak ere jaso ditu Uztarriak 2013ko lehen aldizkarian, besteak beste.

Iritzien atalean berrikuntzak

Iritzi-egileen atalean, berriz, atal berria estreinatu du, urtearekin batera, Uztarriak. Hilero, disko, liburu edota zine kritika bat irakurtzeko parada izango da hil honetan hasita: Ane Bastidak Lauroba taldearen azken diskoa hizpide hartuta egin duena da aurrena.

Bestetik, Markel Mendizabalen lekukoa hartu duen Hodei Mendinuetaren aurreneko ekarpena irakur daiteke. Lekuko aldaketekin jarraituz, Alaitz Olaizolak eta Gurutze Eizmendik betetzen zuten tartea Aiora Olaizolak, Ihintza Elustondok eta Amets Cañizaresek osatuko dute aurrerantzean.

Horiez gain, Nagore Illarramendik, Txetxu Urbietak, Alex Silvak, Amagoia Aizpuruk, Miren Alcedok, Eñaut Frantzesenak eta Miel Anjel Elustondok idatzi dituzte urtarrileko iritzi artikuluak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide