Angel Gurrutxaga Euskadiko Automobilismo Federazioko lehendakari izendatu dute berriro

Urola Kostako Hitza 2013ko urt. 15a, 11:23

Angel Gurrutxaga Montmeloko zirkuituan.

Gurrutxaga soilik aurkeztu da hautagaitzara, eta bera izendatu dute lehendakari berriz ere. Egutegia ere osatu dute, eta maiatzaren 4an, jokatuko da Azpeitiko Rallysprinta.

Angel Gurrutxaga Arrieta azpeitiarra izango da beste lau urtez Euskadiko Automobilismo Federazioko presidentea. Gurrutxaga soilik aurkeztu da hautagaitzara, eta bera izendatu dute lehendakari berriz ere. 

Aurtengo auto lasterketen egutegia ere osatu du federazioak, eta Gabiriako Rallysprintarekin hasiko da martxoaren 3an. Gero, maiatzaren 4an, jokatuko da Azpeitiko Rallysprinta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide