Asteburuan ez da zine emanaldirik izango

Uztarria.eus 2013ko urtarrilaren 18a

Astelehenean izango da asteburuari dagokion emanaldi bakarra Soreasu antzokian, eta La parte de los angeles filma eskainiko dute.

Sansebastianak direla-eta, bihar, zapatua, eta etzi ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian. Dena den, astelehenean, hilak 21, La parte de los angeles filma izango da ikusgai, 21:30etik aurrera. 12 urtetik gorako ikusleei zuzendutako filma da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide