Iaz hasitako lankidetza hitzarmena beste urtebetez luzatu dute Domusa Errezilgo kooperatibak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak. Azpeitiko kultur arloa indartzen eta sustatzen jarraitzeko helburuarekin egin dute.
Azpeitiko Kultur Mahaiak orain arte barne egituraketa, kultur komunikabideak, Sanagustin kulturgunea...izan ditu lanerako oinarriak, baina azken batzarrean onartu ondoren, "beste fase batean" sartuko da orain eta "sormenari, transmisioari, (egutegi...) orekari eta koordinazioari" helduko dio, arlo hauek lantzeko eta hobetezeko. Domusak emandako babesarekin egingo dute, beraz, aurrerako bidea.
Mahaiak garrantzia handia ematen dio halako laguntzei "kultur mugimenduak gorputz soziala behar duelako" eta honek berresten duelako badagoela borondatea. Eskerrak eman nahi dizkio Domusari eta baita dituen 400 bazkideeri ere.