San Sebastian bezperan ez da autobus zerbitzu berezirik izango

Uztarria.eus 2013ko urt. 18a, 19:47

"Edozein larunbatetan egoten diren ohikoak" izango direla jakinarazi du Udalak. Urtero legez, sokamuturra ibiliko den kaleetan gomendatutako babes neurriak ere azaldu dituzte.

San Sebastian bezpera eta Azpeitian festa egun handia izan arren bihar, zapatua, ez da autobus zerbitzu berezirik egongo. Hala, "edozein larunbatetan egoten diren ohikoak" izango direla jakinarazi du Udalak.

Horrenbestez, hauek izango dira autobus zerbitzuen ordutegiak urtarrilaren 19an:

Sokamuturra dela-eta

Urtero legez, sokamuturra ibiliko den kaleetan gomendatutako babes neurriak ere azaldu dituzte Udaletik.

"Aahalik eta kalte txikienak gerta daitezen", sokamuturraren ibilbidean dauden kale eta plazetan kotxerik ez aparkatzea eskatu dute, batetik, eta gune horietako denda eta tabernak babestekoak behar diren neurriak hartzeko, bestetik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide