Festarako prestatzen

Uztarria.eus 2013ko urt. 19a, 18:09

Sansebastianetako festa lehertzeko ordu batzuk falta diren arren, hainbat eta hainbat herritar bazkalostetik ari da gauerako prestatzen. Esaterako, elkarte desberdinetako kantinera eta banderadunak orrazten eta makilatzen ari dira eguerdiaz geroztik, eta zenbait soziedadetan afalordurako dena puntuan jartzen ari dira. Azken urteetako moduan, Perez Arregi plazatxoan pantaila erraldoia jarri dute, parrokia aurrean kabitzen ez diren taldeek han gertatzen dena zuzenean jarraitu dezaten.

Gauerako eta, batez ere, helduen danborrada ordurako eguraldiaren iragarpen kaskarra egin badute ere, prestaketa lanetan ez du eraginik izan. 22:15ean hasiko da aurtengo helduen danborrada, Olazko Andre Mariaren plazatik, eta kalez kale ibili ostean, plazan hainbat kanta joko dute 26 taldeetako danborjoleek.

Uztarria.com-ek helduen danborradaren jarraipen zabala egingo du gauean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide