Bukatu dira sansebastianak

Uztarria.eus 2013ko urt. 22a, 10:34

Sansebastianen "balorazio positiboa" egin du Azpeitiko Udalak. Ostiralean ikastetxeetako danborradekin hasi eta atzo, astelehena, bitartean festa giroa izan da nagusi herrian.

Ostiralean ikastetxeetako danborradekin hasi eta atzo, astelehena, bitartean festa giroa izan da nagusi herrian. Atzo, astelehena, jai eguna izan zen Azpeitian, eta sokamuturra zein umeentzako parkea izan ziren eguneko protagonista. 

Udalak sansebastianen balorazio "positiboa" egin du: "jaiak orokorrean ondo joan dira, eta herritarren erantzuna txalotzekoa izan da". Udalak jakinarazi duenez, "zapatu gauean, helduen danborradan, neurriak hartu behar izan genituen, eta festaren eta parte-hartzaileen onerako. Neurriok hartuta, festak ez zuen ezer galdu".

Igandeko umeen daborradan "guztia ondo joan" zela azaldu dute, eta Leire eta Goreti Iriarte ahizpek egindako karrozak "iritzi baikorra jaso" zuela gaineratu dute. Hori dela-eta, Udalak zorionak eman dizkie karrozaren egileei "egindako lan bikainagatik". Era berean, "sansebastianetan parte hartu duten talde eta elkarte guztiei eskerrak" eman dizkie Udalak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide