Kirol Patronatua 2013ari dagozkion bonoak berritzen hasiko da

Uztarria.eus 2013ko urt. 22a, 12:05

Hainbat kirol egiteko aukera eskaintzen du Kirol Patronatuak.

Egunotan ari dira berritze lanetan, eta Hainbat hobari eskatu ahal izango dira, baina hobaridunek hala direla dioen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Azpeitiko Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, 2013ko bonoak berritu ditu egunotan. Hainbat hobari eskatu ahal izango dira, eta hobaridunek dagokien ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Izan ere, ziurtagiririk aurkeztu ezean ezingo da beherapenik jaso.

Langabetuak (%25eko deskontua), pentsiodunak (%25), Langabeek (%35, baina familia bonuetan bi bikotekideek egon beharko dute lanik gabe), 18 urtetik gorako ikasleek (%25) eta Lana Erregulatzeko Txostenpean (LET edo ERE) lanean ari direnei ez diete beherapenik egingo. Familia ugariek, berriz, urteko bonoan ez dute beherapenik izango, baina familia bereko hiru seme-alabak edo gehiagok ikastaro berdinean izena emanez gero, gazteenaren kuota doakoa izango da.

Kirol Patronatukoek adierazi dutenez, urteko kuota bi zatitan ordaindu ahal izango da.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide