'Lincoln' eta 'El alucinante mundo de Norman' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2013ko urt. 23a, 11:22

Ostiraletik astelehenera bitartean bost zine emanaldi izango dira. Ordutegian bada aldaketa bat; filmaren luzera dela-eta, zapatuko bigarren emanaldia, 22:00etan izan ohi dena, 22:15ean hasiko da.

Zapatutik astelehenera bitartean, Lincoln eta El alucinante mundo de Norman filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Guztira bost emanaldi izango dira. Horietatik bi zapatuan, hilak 26, izango dira eta Lincoln emango dute 19:30ean eta 22:15ean. Normalean zapatu iluntzeko emanaldia 22:00etan hasten bada ere, filmaren iraupena dela eta ordu laurden bat beranduago hasiko da.

Gero, igandean, zazpi urtetik gorako ikusleei zuzendutako El alucinante mundo de Norman eskainiko dute 16:30ean. 19:30ean, berriz, Lincoln ikusi ahal izango da. Astelehenean izango da azken emanaldia, eta Lincoln filma izango da ikusgai, 21:30etik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide