'Ontziratu zaitez' kanpainaren abenduko zozketa egin dute

Uztarria.eus 2013ko urt. 23a, 11:57

Abenduan erosketak egiteko tupper-ak erabili dituztenen artean egin dute zozketa. Zenbaki bana saritu dute kanpainako partaide den saltoki bakoitzean. Saridunek dagokien saltokira zuzendu behar dute saria eskuratzeko.

Ontziratu zaitez kanpaina abian da Azpeitian eta erosketetarako ontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituztenen artean bigarren zozketa ere egin dute; abenduari dagokiona, hain zuzen.

Kanpainan partaide den saltoki bakoitzean zenbaki bat saritu dute. Hauek dira saritutako zenbakiak:

  • VL arraindegia: 492
  • F. Villegas: 226
  • Kontxi arraindegia: 578
  • Carmiña arraindegia: 449
  • Barrenetxe harategia: 134
  • Zabala harategia: 297
  • Odriozola harategia: 171
  • San Sebastian harategia: 241
  • Matxin harategia: 120
  • Beloki harategia: 44
  • Intxausti harategia: 141
  • Damaso harategia (Mohamed): 302
  • Eroski Center: 216
Saridunek dagokien saltokira zuzendu behar dute, saria eskuratzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide